XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Por la espalda Atzetik eta alebosiaz, ihardunaldiak azkartuz eta zaldi kaskoz, badadukagu hemen OTAN.

Bagaude iadanik heriotzaren lagunen klubbeldurgarrian! Altxa txanpaina kopak Monkloa-n eta Ajuria Enea-n, hemendik aurrera barneko etsaiak ongi lotuak, lotuagoak izango baitira!

Argi dago europar harmadekin, euromisil erreaktore eta karga hiltzailedun tablero elektroniko homologatzea, urruneko etsai ori edo eslabiarraren disuasiorako arma baino zerbait gehiago dela.

Etxekoen aurkako egur mingarria da batez ere.

Ea nor mugitzen den orain! Militar españarrei, 23-Fko epaiketatik beren galoien irrifar hotzean duten inpunitatearen arrokeriarekin atera diren berberei, ematen zaien berrespen internazionalarekin, Gobernuak kaki itxura handiagoa hartzen du eta instituzionalizatu egiten da tankeen inperioa.

Zoaz orain autodeterminazioaz eta giza eskubideei buruz hitzeginez! Orain, Bardenetako zeruetan Phanton amerikarrak bakarrik ez, frantziarrak, alemaniarrak, eta inglaterrarrak, Malvin-etako raid-etik garaile datozenak, ere txoke egingo dute.

PNV-k, inozo edo zitalki, bultzatu egin du ireki irekian España OTANen sartzea.

Egintzat emango zuen beharbada eta garailearen burdian igo besterik ez du egin.

Baina burukideek Mendebaldeko lejioekin irekian eta paladinoki lerrotzearen abantailak azalduz saiatu dira, munduaren dekadentzia eta arrisku guztien aurka kristau zibilizazioa defendatzen duten Mendebal lejioak, diote.

Oraintxe berton Thatcher andereak azaldu berri du nola aplikatzen den filosofia hau zibilizazioaren azken puntan: bonbadaz deusestuz balore europearren etsaia... Hobe luke PNV-k esaldi nagusiak eta konzeptu burrunbatsuak erabiliko ezpalitu.

Garaile usaia duenarekin jokatu nahi badu, heurek ikusi bezate! baina ez gaitzatela inozo ez lelotzat hartu.

Ez dezatela balore nagusietaz hitzik egin... eta pentsa dezatela Milans del Bosch edo Gabeiras-ak beren kide alemaniarrekin eta inglaterrarrekin homologatuz, beren identitatearen alde, beren askatasunaren alde burrukan ari diren herrien sortea... gero eta beltzago agertzen dela.

Jainkoak nahi dezala PNV noizbait konturatuko dedila guri OTAN atzetik sartu baziguten, heurei popatik sartu zietela konsziente eta boluntarioki!